Soraurengo gudua
- Artikulu hau guduari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Sorauren (argipena)».
Soraurengo gudua | |||
---|---|---|---|
Iberiar Penintsulako Gerra-Pirinioetako kanpaina | |||
Data | 1813ko abuztuaren 1a | ||
Lekua | Sorauren Nafarroa 42°52′3″N 1°36′31″W / 42.86750°N 1.60861°W | ||
Koordenatuak | 42°52′33″N 1°37′08″W / 42.875833°N 1.618889°W | ||
Emaitza | Aliatuen garaipena | ||
Gudulariak | |||
| |||
Buruzagiak | |||
| |||
Indarra | |||
| |||
Galerak | |||
|
Soraurengo gudua Iberiar Penintsulako Gerran izan zen, 1813ko abuztuaren 1ean gertatua[1].
Aurrekariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gasteizko guduan (ekainaren 21ean) Joseph Bonaparte menderatuta, Wellingtonek Donostia eta Iruñea hartzeko erasoaldiei ekin zien, frantziarrak Iberiar Penintsulatik botatzeko.
Wellington Donostia konkistatzeko ahaleginetan zegoenean, bere portua garrantzi estrategikoa zuenez, 11.000 lagun bakarrik bidali zituen Iruñera O'Donnell jeneral espainiarraren agindupean. Frantziarren kontraerasoa saihesteko Rowland Hillen gudarosteari eskatu zion Pirinioetatik 80 kilometroko luzera zuen frontea kontrolatzea, batez ere, mendiko pasabideak[2].
Gazteizko porrotaren ondoren, Napoleonek agindua kendu zion Joseph Bonaparteri eta Soult mariskalari eman zion. Soultek laster berrantolatu zuen bere armada eta Iruñeko goarnizioa babesteko erasoaldia egin zuen Amaiur eta Orreagako pasabideetatik[3]. Nahiz eta hasieran garaipenak lortu, nafar orografia eta aliatuen defentsa sutsuak laster geldiarazi zuten frantziar armada.
Gudua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Frantziar zutabe nagusiak (Clausel eta Reillek zuzendutako 30.000 lagunek) Sorauren konkistatzeko helburua zuen. Uztailaren 27an britainiar gudarosteak Orikaingo mendietan harrapatuta zeuden baina Wellesleyk mugitu zituen tropak goiko gailurretan kokatzeko eta Soultek erasoaldia hurrengo egunerako uztea erabaki zuen. Ordurako anglo-portugaldar armadak tropa berriak heldu ziren, guztira 24.000 lagun izanik.
Tontorretan egindako borroka latza izan zen, baina defendatzaileek eutsi zuten. Eguerdirako 6. dibisio anglo-portugaldarra heldu eta Wellingtonek napoleondar armadaren eskuinaldeko hegala erasotzeko agindu zien. Zenbait unitate berri ere heldu ziren eta Soultek atzera egiteko agindua eman zuen. Frantziarrek 4.000 erori izan zituzten, Wellesleyk, ostera 1.500 britainiar, 1.000 portugaldar eta 1.000 espainiar galdu zituen.
Uztailaren 30ean atzera-egitean frantziarrek 3.500 hildako izan zituzten, Wellesleyren armada eta Donostia artean ihes egin zutelako. Beuntzan, 5.100 portugaldar eta 4.000 britainiar topatu zituzten.
Ondorioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aukera galduta, Soultek Ipar Euskal Herrirantz jo zuen aliatuen erasoa geldiarazteko asmotan. Europako historia militarrean Sorauren ezaugarri hauengatik aipatua da:
- Alde batetik Soult erasoa 1944an Ardenetako batailarekin alderatzen dute, biak etsaia gelditzeko saiakera etsiak eta tirano baten azken baliabide militarraren jarioa izan zirelako.
- Bestetik, Iberiar Penintsulako Gerran portugaldar armadaren ekintzarik aipagarriena izan zen. Wellingtonek normalean zamari moduan erabili bazuen ere, Soraurenen "borrokarako oilarrak" izan ziren[4].
Wellington Donostia eta Iruñea setiatzeko armada bitan zatitzea "gudan egindako akatsik handienetako bat" izan zela onartu zuen[5].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Oman, Charles. (1902). History of the Peninsular War. .
- ↑ Chandler, David. (1999). Dictionary of the Napoleonic Wars. Wordsworth Editions ISBN 1 84022 203 4..
- ↑ Longford, Elizabeth. (1971). Wellington: The Years of the Sword. Panther Books Ltd. ISBN 586 03548 6..
- ↑ Weller, Jac. Wellington in the Peninsula. .
- ↑ Wellingtongo dukea, Arthur Wellesley,. (1838). The dispatches of Field Marshall the Duke of Wellington : during his various campaigns in India, Denmark, Portugal, Spain, the Low Countries, and France, from 1799 to 1818. X John Murray.